Diseinua paper munduko artikuluetara heldu da eta nola gainera! Kukuxumusu estutxeak, Jordi Labandaren kuadernotxoak, Agata Ruiz de la Prada-ren motxilak... gaur egun umeak (eta ez hain umeak) ez dira edozer gauzarekin konformatzen. Diseinu eta berritzaile izateko asmo hau ez da bakarrik hemen gelditzen eta hain sinplea dirudien klip-a ere zurrunbilo horretan murgilduta ikusi da.
Halaxe da, hain sinpleak ziren klip horiek emotikono itxurako klip-ak bilakatu dira, aurpegi alai eta dibertigarri batzuk interneteko smiley-en antzera. Erabili itzazu zure lan ezberdinentzat edota liburuetan non zoazen jakiteko!
Eguneroko bizitzako diseinua
Gaur egun aukera asko daude gure paper aspergarriei itxura aldatzeko. Merkatuan, forma, kolore, pisu, etab. Baina denak originalak eta erakargarriak. Helburuetako bat, orriei itxura ezberdina ematea.
Klip-a erradiadore bezala
Klip-ak era ordenatuan mantentzeko aukera
Taiwan-eko Feng Cheng-Tsung & Wang Bo-Jin diseinuko ikasleek lortu zuten diseinu berritzaile honekin klip-ak era ordenatuan mantetzeko aukera.
Diseinu berritzaile hau ''arraultz'' magnetiko batean datza. Mahai gainenan jartzean klip-ak erakarri egiten ditu kabi antzeko bat sortuz. Modu berdingabe honi esker ukitu ezberdin bat eman ahal zaio bulego mahaiei.
Klip lanpara
Beste bitxikeria bat klip-aren inguruan honako hau da: Klip itxurako lanpara. Diseinu oso berritzailea da zuzenean erlazionatuta bulegoko ingurugiroarekin. Produktu hau Ben Collette-k diseinatu du eta Yankodesign(YD)-en aurkitu dezakegu.
Klip kolgadorea
Big klip deritzon hau arropak zintzilikatzeko produktu bat da, betiko kliparen diseinuarekin baina askoz handiagoa. Berritzailea den arren, ez da oso praktikoa, zintzilik dauden arropak oso erraz erori daitezkeelako lurrera eta bi beroki bakarrik eskegitzeko aukera eskaintzen baitu.