Gaur egun klip-a gure bulegoetan ezinbestekoa bilakatu da folioak, kartulinak eta edozein motako objektuak batu ditzakeelako.
Historia
Bizantioko inperioan uste da izan zirela lehenak brontzezko klip-ak erabiltzen. Dokumentu inperialetarako erabiltzen ziren produzitzeko oso garestiak baitziren.
Samuel B. Fray-k lortu zuen klip antzeko batentzako lehen patentea 1867. urtean. Arropetan etiketak lotzeko diseinatu ziren, baina, klip moduan ere merkaturatu ziren. 1877-an bere herrikideak, Erlman j. Wright-ek, paperak lotzeko eta gaurko modeloei oso antzekoa zen objektua diseinatu zuen. XIX. mendearen amaieran zehar estatubatuar patente ugari irten ziren.
Lehen alanbrezko klip-ak ez ziren inoiz bozetatu, baina argi dago The Manufacturing Company-k produzitu zituela 1890-ko hamarkadan.
William Middlebook-ek 1899. urtean diseinatu zuen klip mota hau produzituko zuen makina. Johan Vaaler norbegiarrak konponbide txar bat diseinatu zuen. Hala ere, garaikideak ziren diseinuak baino hobea egitea lortu zuen. Hau dela eta, Norvegia hartzen da klip-aren sorterritzat. Johan-ek 1899. urtean Alemaniako patente agentzia batean aurkeztu zuen bere sorterrian ez bait ziren existitzen agentzia hauek.
Klip mota ezberdinak
Ezagutzen den klip-az gainera(betikoa, GEM izenekoa) beste asko existitzen dira.Honako hauek dira nagusienak:
Philadelphia klip-a ezaguna da klip oso sinplea delako. Bakarrik bi tolesketaren bitartez lortu daitekeelako orriak batzea.
Hurrengo hau Wright Paper Clip izenekoa da: 1900. urtean patentatu egin zen eta ohikoa zen aldizkarietan orriak atxikitzeko.
Eureka klip-a 1894-an patentatu egin zen eta gaur egun erabiltzen da liburuetan orrialdeak markatzeko.
Hala ere, klip hauek ez dira existitzen diren bakarrak. Taula honetan ageri direnak beste motatako batzuk dira:
Hala ere, klip hauek ez dira existitzen diren bakarrak. Taula honetan ageri direnak beste motatako batzuk dira:
Kliparen fabrikazio prozesua